XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina testoa ez zuen onartu Erregeak eta zuzenketarako batzorde berri bat izendatua izan zen 1608-ean 1608-eko zuzenketarako batzordea aldiz honela osatua izan zen: 1) Eskualdetako eta hiritako ordezkariak: Diharce, Colom eta Jauregui izenekoak.

2) Elizako ordezkariak: Utziateko abadea, Akizeko Bikario Jenerala, Baionako apezpikua.

3) Noblezia zahar eta noblezia berriko ordezkariak: Etxauz-eko bizkontea, gazteluzain eta Erregearen pentsionari zena, Garruzeko Joan Etxesarri (erret-zerga biltzailea), Garaziko Domingo Lohitegi (erret-zerga biltzailea), Arbelako Jauna.

Kantzelaritzak ere bere aldetik zuzenketa lan bat egin zuen eta Gorteek azaldu zituzten asmo politikoak salatu: (B. nat. eko 7047 eta 15519 zenbakien laburpena).

Idazki honetan agertzen dira Kantzelaritzako jendearen ideia politikoen ardatz nagusiak eta Erdi Aroaren bukaeran zabaldu ziren iritsi politikoak, Erregearen gorentasuna eta lehentasuna zaintzen zutena.

Erregearen erabateko aginte osoaren defendatzaile suharrenak agertu ziren Kantzelaritzako aholkulariak, monarki boteretsuko Estatu bat eraiki nahian.

Ondorioz eztabaida gogorrak ere sortu ziren Gorteen eta Kantzelaritzaren artean, biak bait ziren orduko botere-ardatz, bata (Gorteak) Erdi Aroko praxi politikoari loturik, bestea erret-botereari.

Bi boteregune goren hauen projektu politikoak bata bestearen aurkakoak ziren.

Aitor dezagun Gorteen asmo politikoa ideia zaharkitua zela XVI-XVII. mendeetan.

Ez ahantz, 1589-ean, Nafarroako Enrike III-a Frantziako Enrike IV-a bihurtu zela, monarkiaren agintaritza berreskuratuz eta indartuz.

Eta ororen buru, Kantzelaritzako asmo politikoak ziren nagusitu eta Foru berriaren zuzenketa, talde hertsi batek Parisen burutu zuen 1611-ean Erretxeko A. Galland ministroaren inguruan, Etxauztiar bi anaiekin eta P. Bidart Erret ikustatzailearekin batera P. Lhostal kantzelari-ordeak ere parte hartzen zuela.

Hemendik aurrera, Baxenabarreko Gorteen jarrera nahiko nahasia izan zen.

Alde batetik Foruaren mamia onartu zuten: